| Urxapal bat
Urz'apal bat badügü herrian trixterik,
Nigarrez ari düzü kaloian barnetik,
Bere lagün maitiaz beit' izan ützirik:
Kuntsola ezazie, ziek, adixkidik.
Oi! ene izatia dolorez beterik!
Mündian ez ahal da ni bezañ trixterik,
Ni bezala maitiak traditü dianik.
Abil, amodiua, hürrün ene ganik!
— Traditü zütüdala deitazüt erraiten;
Bata eta bestia, gü biak bat ginen,
Ene bihotza zaizü bizikoz egonen;
Behar zütüt ützi lotsaz etxekuen.
— Oi! ene traidora, zer düzü jaukitzen?
Ele faltsü erraitez etzireia asetzen?
Ene flakü izanez zira prebalitzen:
Hortarik ageri 'zü nunko seme ziren.
— Maitia, nahi zütüt segreki mintzatü,
Arrazuez nitzaizü behar elestatü;
Nik bihotz oroz zütüt osoki maitatü:
Utzi behar beitzütüt, hiltzera nuazü!
— Tunba bat nahi dit Iürpian ezari,
Ene korpitz trixtia gorde mündiari,
Ene ixter-begiek egin dezen erri:
Haieki zirate, zü ere, hañ sarri.
Etxahun Barkoxe
|