| Mündian malerusik
Mündian malerusik hanitx bagirade,
Bena ni bezaiñ denik ezta ihur ere.
Nihauren funtsetan nahiz izan jabe,
Hamar urteren galerak enetzat dirade.
Desertüko ihiziak, jenten beldürrez,
Abisatzen dirade egoitera gordez.
Ni ere, hurak bezala, gaxua nigarrez,
Ene bizi trixtia kuntserbi beharrez.
Hogei eta bi urtik bete egünin,
Emazte bat hartü nin ene zorigaitzin:
Erraiten ahal beitüt zereki zeitan jin,
Ene ürka büllürra gorderik altzopin.
Ezagütü nianin zer nian erosi,
Nahi üken nian bortxaz kunbertirazi.
Haren jabe handik haren alte jarri
Eta ni, ogen gabia, gaztelin ezari.
Emaztia hartü nin aitaren gustüko
Nihauren kuntre jalki zeitadaneko,
Desünionian jarri familia oro:
Gaizak untxa partitü eta gaztelilat jun gero
Hamar urte huntan bizi niz esklabo,
Erdia presu eta bestia sordeisago.
Jeloskeria batetarik hatsarria oro,
Nahi gabez izan osoki soraio.
Ene lehen aizua, bahin bai hiria,
Utzirik enetzat ene emazte flakia!
Bestek eraman dik hik behar kolpia,
Bena küpera diok orano hartzia!
Etxahun Barkoxe
|