| Maria Solt
Maria Solt eta Kastero,
Bi amoros zahar bero.
Hirur-hogei-hamarna urtetan hartü die amorio.
Kastero jelostü gero, Maria Solt ezari kanpo.
Maria Solt dua nigarrez,
Izorra dela beldürrez.
Barnets-Bordako anderiak kontsolatü dü elez:
Emazte zaharrik oküpü agitzen eztela ez.
- Maria Soltek arrapostü:
"Santa Elisabet badüzü:
Saintu zahar bate-ganik oküpü agitü düzü:
Kastero ere bada saintü, hala nizan bedür nüzü."
- Kastero eztüzü saintü;
Sobera büranti düzü;
Elizalat juan eta taharnan egoiten düzü:
Kastero dena gatik saintü, Maria Solt, antzü zira zü
Etxahun Barkoxe
|