Sarrera/Accueil |M@il |Urrezko liburua/Livre d'or | Loturak/Liens



 

Ikusten duzu goizean

Ikusten duzu goizean
argia hasten denean,
menditto baten gainean,
etxe ttipitto aintzin xuri bat,
lau haitz ondoren erdian,
xakur xuri bat atean,
iturriño bat aldean
han bizi naiz ni bakean.

Nahiz ez den gaztelua,
maite dut nik sorlekua,
aiten aitek hautatua.
Etxetik kanpo zait iduritzen
nunbait naizela galdua.
Nola han bainaiz sortua,
han utziko dut mundua,
galtzen ez badut zentzua.

Ez da lurrean gizonik,
printzerik ez erregerik,
ni baino hobeki denik.
Badut andrea, badut semea,
badut alaba ere nik.
Osasun ona batetik,
ondasun nahiko bestetik...
Zer gehiago behar dut nik?

Goizean hasiz lanean,
arratsa heldu denean,
nagusi naiz mahainean.
Kristau bat ona dut hartu
nik emaztea hartzean.
Ez du mehe egunean
sartuko, uste gabean,
txingar hezurrik eltzean.

Etxean ditut nereak,
akuillu, haitzur, goldeak,
uztarri eta hedeak.
Igazko ale ditut oraindik,
txoko guztiak beteak.
Nola igaro urteak
ematen badu besteak,
ez gaitu hilen goseak.

Landako hiru behiak,
esnez haunditu errapeak,
aratxe eta ergiak.
Bi idi haundi kopeta-txuri,
bizkar-beltz, adar-haundiak,
zikiro, bildots guriak,
ahuntzak eta ardiak...
Nereak dira guztiak!

Ez dugu behar lurrean,
errez bizirik etxean,
utzi laguna gabean...
Jende beharrek ez dute jotzen
gure etxeko atean,
nun ez duten mahaiean,
otoruntz ordua danean,
lekua gure aldean.

Pello nere semea,
nahiz oraino gaztea,
da mutiko bat ernea.
Goizean goizik bazken erdira,
badarama artaldea.
Baitu bere egitea,
segituz nere bidea,
ez du galduko etxea.

Nere alaba Kattalin
bere hamaika urtekin,
ongi doa amarekin.
Begiak ditu, amak bezela,
zeru-zola bezain urdin.
Oraingo itxurarekin
uste det, denborarekin,
andre on bat dion egin.

Nere emazte Maria
ez da andre bat haundia,
bainan bai emazte garbia.
Muxu batentzat etxean badut
nik nahi dutan guztia.
Galdegiten det grazia,
dutan bezela hasia,
bukatzeko bizia.

 


 

Entzun kantua

kantua aditzeko mikroan klikatu



pour écouter le chant cliquez sur le micro

Kantaria: Kattalin Berasategui

Kantuak

A B D E F
G H I J K L
M N O P R
S T U X Z


             

Menu1 | Menu2 | Menu3 | Menu4 | Menu5 | Menu6

 

HAUT | CONTACT