| Gizon gaztea ezkontzeko
Gizon gazteak ezkontzeko behar ditu lau gauza :
Lehen lehenik, iduria, alegera bihotza,
Dirua frango sakelan eta bizitzeaz ez lotsa.
Horietarik hiru baditut, laugarrena dut falta.
Bai iduria badut eta, alegera bihotza ;
Dirurik ez dut, baina ordainez, bizitzeaz ez lotsa.
Aldiz baditut hiru tatxa, batto bainuke aski :
Arno edale, jokolari, lanian ez ari nahi ;
Hiru tatxa horien gatik, neskatxek maite naute ni.
|