| Ene maitia barda nun zinen
Ene maitia, barda nun zinen
Nik bortañua joitian?
Buruian ere min nuien eta
Dudarik gabe ohian. (bis)
Bard'arratsian, ametsetarik
Boz bat entzun dut xarmantik,
Eztitasunez betia beitzen,
Haren parerik ez beitzen. (bis)
Eztitasuna gauza ederra,
Nork nezake ni kondena,
Gauaz loale, egunaz ere,
Errepausurik batere. (bis)
Xarmagarria, lo ziradia,
Eztitasunez betia?
Lo bazirade iratzar zite,
Etziradia loz ase? (bis)
Arboletan den ederrena da
Oihan beltzian pagoa;
Hitzak ederrak dituzu bainan
Bertzetan duzu gogoa. (bis)
Nik zure ganik despeditzia
Iduritzen zaut hiltzia;
Hiltzen ez baniz bihurtuko niz,
Indaitzu bi pott, maitia... (bis)
|