| De Trévillen azken hitzak
Herio latza hüllantzen ari hiz
Dolürik gabe orai nitarat
Othoitzen hait ixtant bat ützi nezak
Ene azken adiuen egitera
Hori bera da denen ixtoria
Heriuak bardintzen handi txipiak
Zeren ilüsione bat bera da
Lürren gañeko gure pasajia
Ene jauregi pare gabekua
Hi altxatüz banian fiertate
Hitan igaran, denbora goxua
Haiñ llabür nükila ez nian uste
0 Basabürü amiagarria
Bortüz eta mendiz üngüxatürik
Bostetan begixtatü zütiet
Ürgullürekin terraza huntarik
Adios arren Marie-Maidalena
Zük ingana nezazü lotarik
Ene ondotik baratzen direnez
Izan ez nadiala ahatzerik
Etxahun Iruri
("De treville" Pastorala)
|