Bi ama alaba
Barkoxen badira bi ama-alaba:
Algarri segretien kuntatzen ardüra.
Haiek uste gabe, heltü beha zena,
Etxahun xaharra!
Alaba amari zen erraiten ari:
Mundi'ari zitazüt trüfaz beti eni
Erraiten beteitade: tou pay qu'ey tou payre
Zer ote da hori?
Auxilik, alaba! Hori dün mardalla!
Hitzaz oküpü ondun, hil ziña senarra.
Hamar hilabeten büin, hi jin haren haurra,
Hirur hortzekila!
Hamar hilabete nin, sortu nündüzünin!
Enila hura aita jarten niz beldürrin.
Aiei! aiei! hau da dotoria, eta ezin jakin
Zü ganik aita nurnin!
Hire eguzaita, oi! Gizun xarmanta!
Hareki bürüz-bürü, jan diñat üsü zopa
Ordin-danik badiñat bai nik beti lotsa,
Hunki zeitan kota!
Etxahun Barkoxe
|