Sarrera/Accueil |M@il |Urrezko liburua/Livre d'or | Loturak/Liens



 

Baratzeko pikua

Baratzeko pikoak hiru txurten ditu;
Dantzan dabilan horrek oinak arin ditu;
Oinak arinak eta burua arinago;
Dantzan hobeki daki arto-jorran baino.

«Arto-jorrara noa lur berri-berrira!»
Belarra jorratu-ta, artoa sasira!
Bainan zoin eder haren dantzarako planta!
Zoin airoski dabilan ezkerreko anka?

Neskatxek begi guti langile onari;
Dantzariari aldiz ehun mila irri;
Ondotik badoazko itzul ta inguru;
Nahiz mutil horrekin egon buruz buru!

- Badakit baituzula bat eta bi ere:
Esperantza galdurik ez nago ni ere...
- Ene ttiki pollita, hainitz maite zaitut;
Zato, ene zaldian eremanen zaitut.

Erdirik ez duenak lau ezin xahutu;
Mutil andrekaria nekez aberastu;
Huntan akabatzen dut egungo errana;
Jendek erranen dute nik gorde dutana.


 

Entzun kantua

kantua aditzeko mikroan klikatu



pour écouter le chant cliquez sur le micro

Kantaria:

Kantuak

A B D E F
G H I J K L
M N O P R
S T U X Z


             

Menu1 | Menu2 | Menu3 | Menu4 | Menu5 | Menu6

 

HAUT | CONTACT