| Atarratzeko jauregia
Atarratze jauregian bi zitroin doratü
Hongriako erregiak batto du galtatü;
Arrapostü üken du eztirela huntü,
Huntü direnian, batto ukenen du:
Atarratzeko hiria hiri ordoki;
Ur handi bat badizü alde bateti,
Errege-bidia erdi erditi,
Maria Maidalena beste aldeti.
Aita, saldü naizü idi bat bezala;
Ama bizi üken banü, aita zü bezala,
Enunduzun ez juanen Hongrian behera,
Bena bai ezkuntüren Atarratze-Salala.
Ahizpa, juan zite portaliala,
Ingoiti horra düzü Hongriako erregia;
Hari erran izozü ni eri nizala,
Zazpi urte huntan ohian nizala.
Ahizpa, enükezü ez sinetsia,
Zazpi urte huntan ohian zirela;
Ez eta ere hañ eri gaitz zirela,
Bera nahi dukezü jin zü ziren lekila.
Ahizpa, jauntz ezazü arropa berdia.
Nik ere jauntziren dit ene xuria.
Ingoiti horra düzü Hongriako erregia;
Botzik kita ezazü zure sor-etxia.
Atarratzeko hiria hiri ordoki;
Ur handi bat badizü alde bateti,
Errege-bidia erdi erditi,
Maria Maidalena beste aldeti.
Aita, zu izan zira ene saltzale,
Anaie gehiena dihariren harzale,
Anaie artekua zamariz igaraile,
Anaie txipiena ene laguntzale.
Aita, juanen gira oro alkarreki,
Etxera jinen zira xangri handireki,
Bihotza kargatürik, begiak bustirik,
Eta zure alaba tunban ehortzirik.
Ahizpa, zuza orai salako leihora,
Iparra ala hegua denez jakitera;
Iparra balin bada goraintzi Salari,
Ene korpitzaren txerka jin dadila sarri.
Atarratzeko zeñiak berak arrapikatzen,
Hanko jente gazteria beltzez beztitzen,
Andere Santa Klara hantik partitzen:
Haren peko zamaria ürrez da zelatzen
|