| Ai zer plazera
Ai zer planera bost urten büian sor-lekilat ützültzia!
Ene herria, etsitü nian zure berriz ikustia.
Aski sofritüz nik hanitxetan desir nükian hiltzia,
Ezpazüntüdan hain maite üken, oi Ama Uskal-Herria!
Hanitxen gisa partitü nintzan etsaien güdükatzera,
Gogua bero, bihotza laxü eta kasik alagera,
Ezpenakian orain'ordian zer zen amaren beharra,
Hari pentseta biga-bostetan aiher zitazün nigarra.
Erresinula kantari eijer libertatian denian,
Bena trixtüran higatzez dua kaiola baten barnian;
Gü ere, Ama, hala güntützün tirano haien artian,
Zure ametsa kontsolagarri trixtüra handienian.
ETXAHUN-IRURI
|