| Agur etxeko anderia
Agur etxeko-andria,
Gure diruen jabia,
Berriz ere behar dugu arnoarekin ogia,
Bai eta ere, arratsian, kartekilan argia.
Kartak hiru'ta kartak lau,
Kartak eman deraut hau:
Hamahiru izan eta ezin galdu hamalau,
Sakelan tudan diruekin afalduren ez naiz gaur!
«Utzak jokua burutik
Partitu gabe mundutik!
Aditzia banian, bainan jokuak adarrak makur tik
Hik nekez irabaziak ostalerak juanen tik!»
Lau arrosa, lau begi,
Bortz arrosa'ta bertz begi:
Gizon deboxaren haurrak maiz gose edo egarri,
Atalatzean jarri eta iguzkia janari!
Gure etxean lau ardi,
Lauek zortzi beharri:
Egundaino ez nuk izan orai bezain egarri,
Baso bat arno edanez geroz, oi zer kantaria ni!
Jozak, soinularia,
Hire soinu eztia;
Hire soinu ezti horrek emaiten zaitak atsegin,
Bihotzean har bat badiat, ez zakiat zer egin.
Alegerarik probia,
Balenkoniaz betia;
Nahiz eta ikusten dugun miseria gorria,
Bertze munduan guretako duk zerutako loria!
|